Gizartea -

Istripua

Gizon bat zauritu da lasto fardo bat gainera erorita, Berantevillan

Suhiltzaileek kendu diote gainetik 100 kiloko fardoa, eta anbulantzian eraman dute zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat zauritu da Santa Cruz del Fierro kontzejuan, Berantevillan (Araba), hanken gainera lasto fardo bat erori eta harrapatuta geratuta.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 14:50 aldera gertatu da istripua. Ertzaintzak jaso duen abisuaren arabera, 100 kiloko fardo bat erori zaio gainera eta harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileek kendu diote gainetik fardoa, eta anbulantzian eraman dute zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Gizartea Gaurko azken ordukoa Añanako Kuadrilla gaur