Gizartea -
Bi pertsona zauri arinekin
Gizon bat hil da Nafarroan izandako auto-istripu batean
Hildakoa Fiat Tipo batean zihoan eta Opel Astra bat aurrez aurre jo du. Bigarren auto horretan bi pertsona zihoazen, 25 urteko bi gipuzkoar, eta zauri arinak izan dituzte.
Erredakzioa
A.G.P. 44 urteko madrildarra, hil egin da hiru ordu lehenago Sarasate udalerrian izandako auto istripuan. Beste bi pertsonak zauri arinak izan dituzte. Istripuan bi autok aurrez aurre elkar jo dute.
Ezbeharra 13:25ean izan da, Iruña eta Gasteiz lotzen dituen M-240-A errepideko 16,4 kilometroan, Gulinako bidegurutzetik gertu.
Leku horretan, bi autok elkar jo dute aurrez aurre. Azken honetan Gipuzkoako bi gazte zihoazen, 25 urtekoak, Berako emakumezkoa eta Arrasateko gizonezkoa. Biek zauri arinak izan dituzte.
Suhiltzaileek zauritu larriena autorik erreskatatu dute, 44 urteko madrildarra. Traumatismoa zuen alboan eta buruan.
Bera eta beste bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Larrienari ebakuntza egin diote baina hiru ordu geroago hil egin da.