Gizartea -
Epaiketa Nafarroan
Koinatua 'izuak jota' hil zuela esan du Arroitzko bizilagunak
Koinatuak "mila bider" mehatxatu zuela adierazi du herri-epaimahaiaren aurrean akusatuak. Fiskalak zazpi urte terdiko kartzela zigorra eskatzen du hilketa delituagatik.
Erredakzioa
Goizean hasi da koinatua hiltzea egozten dioten Arroitzko bizilagun baten kontrako epaiketa.
Akusatuak, Ricardo M.H, 72 urteko gizonezkoak, herri-epaimahai baten aurrean hildakoari "sekulako izua" ziola deklaratu du herri-epaimahaiaren aurrean.
Bere koinatua oso "bekaizkorra" zela adierazi du eta&' || 'nbsp; "mila bider" jaso zituela beregandik heriotza mehatxuak.
Ondorioz koinatua bi aldiz salatu zuela esan du eta gehiagotan egin ez bazuen ezer konpontzea lortu ez zuelako izan zela argitu du.
2008ko martxoaren 8an jazo ziren gertakariak. Antza, hildakoa akusatuaren etxean sartu zen eskuan "trapu batekin estalita" zerbait zeramala eta "hilko ninduela mehatxu egin zidan" adierazi du akusatuak. "Borrokan" egin eta koinatua lurrera erori ostean&' || 'nbsp; "izuak preso hartuta" sototik aizkora bat hartu eta hil egin zuela esan du akusatuak.
Fiskalak zazpi urte terdiko kartzela zigorra eskatu du bere kontra hilketa delitua dela iritzita, baina defentsa zilegiaren aringarria ezarri dio.&' || 'nbsp;
Akusatuaren abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu du.