Gizartea -
Kontzentrazioa
Garoñaren itxiera eskatzeko 200 lagun inguru bildu dira Gasteizen
'Garoñarik gabeko Araba' elkarteak antolatuta, Arabako Aldundiaren egoitzaren aurrean egin dute kontzentrazioa.
Erredakzioa
200 lagun inguru bildu dira gaur, larunbata, Gasteizen, Aldundiararen egoitzaren aurrean, Garoñako zentral nuklearra berehala ixtea eskatzeko. Euskadiko 60 taldek baino gehiagok osatzen duten ''Garoñarik gabeko Araba'' izeneko erakundeak egin du deialdia.
Alberto Frias erakundearen bozeramailearen hitzetan, Garoñako zentrala Japoniako Fukushimaren berdina da. Zentrala 2013an ixteko konpromisoa hartu du Madrilgo Gobernuak Elkarte honek, ordea, "berehalako itxiera" eskatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea