Gizartea -
Santurtzin
Emakume bat hil da, garbitzen zegoela hamargarren pisutik erorita
Etxeko langile bat hil zen larunbatean Santurtzin (Bizkaia), leiho bat garbitzen ari zenean hamargarren solairu batetik erori zenean.
Erredakzioa
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak salatu duenez, hildakoak agentzia pribatu batetan lan egiten zuen, Gizarte Segurantzako altarik gabe. Jatorriz Paraguaikoa zen.
Elkarteak azaldu duenez, pertsona helduak zaintzen urte asko zeramatzan emakumeak. Horrez gain, agentzia hauetan “etxeko lanak egiten dituzten pertsonen eskubideen falta” salatu ditu.
Lan istripua hau salatzeko, mobilizazioak deituko dituela iragarri du Etxeko Langileen Elkarteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea