Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Zamudion, tren batek harrapatuta
Euskotren konpainiak ohar batean adierazi duenez, gizon bat hil da eguerdian Zamudion, tren batek harrapatuta.
Erredakzioa
Istripua 14:58an izan da. Gizona trenbidea gurutzatzen saiatu da, oinezkoen pasabiderik ez zegoen tartea batean, eta Lezamarako bidean zihoan tren batek harrapatu egin du. Bilbo-Lezama bideko 10/300 kilometro puntuan izan da, trenbide bakarreko tarte batean.Istripuaren ondoren, Zamudio eta Lezama arteko tartea itxi dute eta Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du bi geltokien artean. 16:30ean epaileak gorpua jasotzea agindu du eta zerbitzua martxan jarri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea