Gizartea -

Pederastia eta pornografia

Munduko haur pornografiaren egiturarik handiena desegin du Europolek

Europako polizia agentziak Interneteko haur pornografia eta pederastiaren sare handienaren kontrako operazioaren berri eman du. Guztira 670 susmagarri daude eta Europolek 184 atxilotu ditu jadanik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rob Wainwright Europoleko zuzendariak adierazi duenez, 670 pertsona susmagarri identifikatuak dituzte. Sarea hamahiru herrialdeko, besteak beste Espainiako, pertsonek osatzen zuten, Poliziaren arabera. Ikerketak aurrera egiten duen heinean, atxilotuen kopurua handitzea espero du Wainwrightek.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; Gainera, 230 adingabeko agintarien babespean daude; “ikerketa mota hauetan inoiz babestutako biktima kopururik handiena” da, Europolen arabera. Europako polizia agentziaren ustetan, babespean dauden adingabeen kopurua “handitu egingo da datozen asteetan”.“Erreskate Operazio” hau hiru urteko ikerketa baten emaitza izan da eta, azken urte eta erdian, Europolen koordinazioa izan du. Hainbat herrialdetako pertsonak zeuden, Europolek adierazi duenez, sarearen barruan: Espainia, Australia, Belgika, Kanada, Grezia, Islandia, Italia, Herbehereak, Zeelanda Berria, Polonia, Errumania, Britainia Handia eta Estatu Batuak.Espainian, Guardia Zibilak zazpi pertsona atxilotu eta bederatzi inputatu ditu, pederastia sare honetan parte hartu dutelakoan. Susmagarriei ustez helduen eta gazteen arteko sexu harremanak bultzatzen zituen boylover.net webguneko foroan parte hartzea leporatu diete. Herbehereetako zerbitzari informatiko bat erabiltzen zuten webgunearen jabeek.Herbehereetako komunikabideen arabera, susmagarri baten atxiloketaren ondorioz izan zuten kasuaren berri, 2009. urtearen amaieran. Susmagarriak, 37 urteko holandarrak, pederasten sare osoa kontrolatzen zuen, ustez, eta materiala eta datuak trukatzen zituen. Amir I. izeneko holandar hori Haarlem hirian epaitzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea