Gizartea -

Arartekoaren arabera

EAEko trenak ez dira egokiak mugikortasun arazoak dituzten lagunentzat

Arartekoaren "EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa" txostenak dioenez, metroa eta Bilboko eta Gasteizko tranbiak, ordea, "erreferente" dira alor honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko tren zerbitzuak ez daude prestatuak mugikortasun arazoak dituzten lagunentzat eta irisgarritasuna bermatzen duten garraio sistema publikoen artean, azken postuan daude, "EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa" izenburuko txostenaren arabera. Arartekoak egin du txostena eta gaur bertan, asteartean, eman dio Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteari.

Trena erabiltzea "ia ezinezkoa" da mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat. Kasu guztien % 78tan azpiegituren oinezkoentzako aldea da oztopoa; are gehiago, geltoki guztien % 83tan oinezkoek ez dute “bermatuta” kaletik nasarainoko bidea, Arartekoak azaldu duenez.

Oro har, Metro Bilbaok "puntuazio ona" lortu du. Euskal aireportuetan, ordea, oraindik azpiegituretatik mugitzeko "hesiak" daudela ohartarazi du txostenak; komunikazioari dagozkio batik bat gabezia horiek eta zentzumen-urritasunak dituztenen kalterako dira gehienbat.

Iñigo Lamarca arartekoak azaldu duenez, euskal herritarren % 37k dituzte mugikortasun arazoak; izan ere, 65 urtetik gorako pertsonak eta haurdun dauden emakumeak ere sartzen dira talde horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea