Gizartea -
Alerta laranja
Arabak asteburuko eskola kirola bertan behera utzi du, elurragatik
400 metrora elurra egin dezakeela eta, jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du Foru Aldundiak.
EITB.EUS
Elurra maila baxuetan egin dezakeela eta, Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi du asteburu honetako eskola kirola, barne-ohar batean jakinarazi duenez. Segurtasun Sailak barnealdean alerta laranja ezarri du elurragatik, 400 metrora egin dezake eta.
Are, Euskalmeten arabera, beherago ere zuritu dezake, ekaitzguneetan. Hori horrela, badaezpadako neurri gisa, eskola kiroleko jarduera guztiak eta garraioa bertan behera uztea erabaki du Foru Aldundiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea