Gizartea -
Azterketa
Japoniako lurrikarak Lurraren ardatza mugitu omen du
Japoniako lurrikarak Lurraren ardatzean izan duen eragina historiako handienetarikoa izan dela azaldu du Italiako Geofisika eta Bolkanologia Institutu Nazionalak ohar baten bidez.
Erredakzioa
Japoniako lurrikarak Lurraren ardatza ia 10 zentimetro mugitu ahal izan du, Italiako Geofisika eta Bolkanologia Institutu Nazionalak (INGV) egindako azterketa baten arabera.
1999az geroztik izandako lurrikarak aztertu ditu INGVk. 2009ko apirilaren 6an, Abruzoseko eskualdean, izandako lurrikara handia ikertu zuen erakundeak. Japoniako lurrikarak Lurraren ardatzean izan duen eragina historiako handienetarikoa izan dela azaldu du INGVk ohar baten bidez.
"Gaurko lurrikarak ardatzean izan duen eragina 2004ko Sumatrakoak izandakoa baino askoz handiagoa izan da. 1960an, Txilen izandako lurrikararen atzetik bigarren lurrikararik indartsuena izango litzateke", adierazi du INGVk.