Gizartea -
ZOZKETAK ETA APOSTUAK
Neguko Loteriak 22 milioi eurotik gora utzi ditu Basaurin eta Bilbon
Basauriko Zubi Ondo tabernari egokitu zaio 71.109 zenbakiarentzat izan den lehen sariaren zati gehiena. Hainbat dezimo eta 15 milioi irabazi dituen txartela saldu dute Tenderia kaleko administrazioan.
EITB.EUS
Gabonetako Loteriak milioi andana ekarri ostean (186 milioi euro egokitu ziren Gernikan eta Bilbon), Neguko Zozketa Bereziaren lehen sariak ere milioi zaparrada utzi du Bilbon.
Tendera kaleko 19. zenbakian dagoen Loteria administraziok lehen saria irabazi duen 71.109 zenbakiaren hainbat dezimo saldu ditu. Irabazleek 130.000 euro jasoko dituzte dezimoko, eta horietako batek 15 milioiko sari berezia poltsikoratuko du, lehen zenbaki hori eta 1. serie eta 3. frakzioa duenak, hain zuzen ere.
22 milioi eurotik gora Basauriko Zubi Ondo tabernara joan dira. Tabernak eitb.eus-i baieztatu dionez, 60 dezimo saldu dituzte, eta horietako bat, gainera, 15 milioi euroko sari berezia jaso du. Dirutza hori banatu duten arduradunak, ospakizunen artean, "oraindik sinetsi gabe daude".
Bilboko administraziok berehala kaleratu du zorion mezua bere sare sozialetan:
Bilboz gain, beste toki hauetan ere saldu dira lehen sariaren dezimo batzuk: Huescar (Granada), Tuineje (Las Palmas), Madril eta San Cristobal de la Laguna (Santa Cruz Tenerifekoa).
Bigarren sariari esker, berriz, 25.000 euro irabazi dituzte dezimoko hainbat lagunek Sestaon eta Tuteran.