Gizartea -

Polemikaren ostean

John Gallianok barkamena eskatu du bere jokabideagatik

Gibraltarreko diseinatzailearen ustez "arrazakeria eta jokabide antisemitak ezin dira onartu gure gizartean", eta barkamena eskatu du, "argi eta garbi", "norbait iraindu badu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Galliano diseinaitzaile britainiarrak barkamena eskatu du ustez egindako adierazpen antisemitengatik. Galliano Hitler maite duela esaten erakusten duen bideo bat zabaldu da azken egunotan.

Gallianoren abokatuek Londresetik bidalitako agiri batean azaldu dutenez, Gibraltarreko diseinatzailearen ustez "arrazakeria eta jokabide antisemitak ezin dira onartu gure gizartean", eta barkamena eskatu du, "argi eta garbi", "norbait iraindu badu".

Christian Dior moda enpresak Galliano kaleratu du, jostunak, mozkortuta, taberna batean irain antisemitak bota zituelakoan eta bikote bati erasotzen saiatu zelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea