Gizartea -
00:08an, Donostian
Iker izan da 2019an Euskal Herrian jaio den aurreneko haurra
Marc, goizaldeko 00:13an jaio da Iruñeako ospitalean, eta hortaz, 2019ko Nafarroako lehen haurra izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iker izan da euskal umerik goiztiarrena urtearen hasiera honetan, Gipuzkoan jaio baita kanpaiak entzun eta zortzi minutura. 2019an Euskal Herrian jaio den lehen haurra da, beraz.
Bost minutu geroago, Marc jaio da Iruñeako ospitalean, eta hortaz, 2019ko Nafarroako lehen haurra izan da. Ordu t'erdiko geroago, lehen neskatoa jaio da Baionan.
Araban, aurreneko haurra Txagorritxu ospitalean jaio da eta Thiago du izena, zeina goizaldeko 03:04ean jaio den.
Bizkaian, lehen haurra, Noa, Gurutzetako ospitalean jaio da 03:10an, eta 03:50ean, Basurton, bigarrena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea