Gizartea -
Ostegun honetan
La Navaleko langileek mobilizazioei jarraipena emango diete
Likidazio-prozesuan eta enplegu-erregulazioko espedientearekin daude Ontziolan. Urtarrilaren 12an bukatuko da prozesua, eta irtenbiderik ezean, langileak kaleratu egingo dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sestaoko La Navaleko langileek jarraipena emango diete mobilizazioei ostegun honetan, hilak 3, Bizkaiko Diputazioaren aurrean. Izan ere, iragarri dutenez, datorren hilabetea erabakigarria izango da langileen etorkizunari begira.
Ontziola likidazio-prozesuan eta enplegu-erregulazioko espedientearekin da. Urtarrilaren 12an bukatu da prozesua, eta irtenbiderik ezean, langileak kaleratuko dituzte.
Langileen hitzetan, eraiki ohi zen dragarekin bukatzearekin batera lotzen dute irtenbidea. Ordea, erabat ukatzen dute enpresa pribatu batek ontziola hartzea bertako langileak kaleratuz.