Gizartea -

Parisen

John Galliano: 'Hitler maite dut'

Erresuma Batuko diseinatzaileak bere burua defendatu du Pariseko polizia-etxe batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Galliano diseinatzaileak "Hitler maite" duela esan du Parisen, eta bideoan grabatu egin dute. Dior etxeak zigortu egin du eta irain antisemitak botatzea egotzi dio Poliziak.

Erresuma Batuko diseinatzaile polemikoak ingelesez esan zuen: "Hitler maite dut". Halaber, "zu bezalako jendea hilik egon beharko luke. Zure ama, aita, denak gas-ganbera batean", esan du. Aldameneko mahaiko emakume batek erantzun dio: "Zuk arazo bat duzu".

Bideoa grabatu zuen lagunak azaldu duenez, "Galliano bakarrik zegoen mahaian jezarrita, edaten eta guri buruzko esamesak eta irainak esaten".

Jazoera 2010eko abenduaren 12an gertatu zen Pariseko ''braseerie'' batean.

Gallianok bere burua defendatu du Joh Galliano Britainia Handiko diseinatzaileak bere burua defendatu du Pariseko Le Marais polizia-etxean. Kapela handi batekin estalirik (kamerak saihesteko), ilea solte zuela eta beltzez jantzita agertu da Sthephane Zerbib bere abokatuarekin polizia-etxean, 19:00etan. Oraindik kasua auzitegietara helduko den zalantzan dago, baina auziak aurrera jarraitzen badu urtebeteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea