Gizartea -

Salaketa jarriko dute

John Galliano Parisen atxilotu dute irain antisemitak egiteagatik

Dior etxeak Gallianoren eginbeharrak eten ditu ikerketaren emaitzak jakin arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Gallianno diseinatzaile britainiarra Parisen atxilotu dute bikote bati "eraso arinak" eta "irain antisemitak" egiteagatik, poliziak jakitera emandakoaren arabera.

Gibraltarrekoa, egun Christian Dior etxeko jostuna, Frantziako hiriburuko polizia-etxe batera eraman eta handik ordu batzuetara aske utzi zuten "Fiskaltzaren aginduz".

Lehen ikerketen arabera, Galiano kafe bateko terrazan zegoen eta bikote batekin eztabaidan hasi zen. Poliziak ez du bikote horren jatorriaren inguruko daturik eman. Ondoren egindako alkohol kontrolean, Gallianok 1,01 miligramoko tasa eman zuen odolean.

"Eztabaida piztu zuten arrazoiak ere ez dira ezagutzera eman", adierazi du iturri batek. Hala ere, bikoteak disenatzaile ospetsuaren kontrako salaketa jartzeko asmoa omen du. Ondorioz, kasua Justiziaren eskuetan da.

Eginbeharrak eten

Christian Dior etxeak Gallianoren eginbeharrak etetea erabaki du ikerketan ondorioak jakinarazi bitartean.

"Dior etxeak jokaera antisemita edo arrazisten kontra dagoela argi utzi nahi du", adierazi du Sidney Toledano Dior etxeko presidenteak komunikatu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea