Gizartea -

Donostian

Koinatua ustez hil zuen gizonak bi senideri egotzi die hilketa

Bi familiaren arteko tirabirek eragin zuten, ustez, hilketa. Senar-emazte biren harremana bukatzeak piztu omen zituen liskarrok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 20 urteko kartzela-zigorra eskatu du gizonezko batentzat, koinatua bi tiroz hiltzea leporatuta. Ezbeharra 2003an jazo zen Donostian, eta akusatuak hilda dauden aitari eta osaba bati leporatu die hilketa.

35 urteko gizonak Gipuzkoako auzitegiko lehen sekzioko epaitegiko epaimahaiaren aurrean deklaratu du gaur, epaiketaren lehen egunean. Akusatua urduri, dardarati eta, zenbaitetan, hunkituta agertu da. Litekeena da epaiketa datorren astean bukatzea.

Hildakoaren amak (akusazio partikularra) eta Ministerio Publikoak 20 urteko kartzela-zigorra eskatu dute; defentsak, aldiz, absoluzioa; izan ere, akusatuak esan duenez, ezbeharra gertatu zenean Madrilen zegoen, seme adingabe batekin.

Hilketa 2003ko urtarrilaren 25ean gertatu zen, Amara auzoan; 07:15 aldera biktima etxetik atera zen eta, bere emaztearekin eta sei urteko semearekin auto batean zihoala, gizon bat hurbildu zitzaion eta buruan bi tiro jo zizkion, eskopeta batez. Gizona bertan hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea