Gizartea
Ikertzea eta hedatzea
Gaztelania eta euskararen historiak Euskadi eta Errioxa lotu ditu
Erredakzioa
EHU eta Donemiliaga Kukulla Fundazioa sei urtez elkarlanean arituko dira. Errioxako monasterioa gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako testurik zaharrenaren sorlekua da.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Errioxako Donemiliaga Kukulla Fundazioko Gaztelaniaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak (Cilengua) lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horren xedea lurralde bien iragan komuna eta gaztelania eta euskararen historia ikertzea eta hedatzea da.
Hori horrela, erakunde biek ikerketa proiektuak bultzatzeko eta ikertzaileei euren bibliografia funtsak eta egoitzak erabiltzeko konpromisoa hartu dute sei urtez, jakinarazi du EHUk.Errioxako monasterioa gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako testurik zaharrenaren sorlekua da.
Elkarlanean martxan jarriko duten lehen proiektua XII. mendeko Donemiliaga Kukullako Kartulario Galikanoa kodexa digitalizatzea izango da. Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro jarriko ditu.

