Gizartea -

Oñatin

Mendeurrena ospatu du Eusko Ikaskuntzak Urkullu, Barkos eta Etchegarayren babesarekin

Iñaki Dorronsoro presidenteak hiru euskal erakundeen lehendakariak hartu ditu Oñatin. Hitzaldian, etorkizunera begira jarri du elkartea.

Dorronsoro, Barkos, Etchegaray eta Urkullu / Irudia: EFE.
Dorronsoro, Barkos, Etchegaray eta Urkullu / Irudia: EFE.
Dorronsoro, Barkos, Etchegaray eta Urkullu / Irudia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendeurreneko ekitaldi nagusia ospatu du Eusko Ikaskuntza, Oñatin (Gipuzkoa), euskal erakunde nagusien lehendakarien babesarekin.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentea eta Jean-Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea Oñatiko Foruen plazan hasi den eta San Migel elizan bukatu den ekitaldian izan dira.

Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere bertan izan dira. Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzko presidenteak Udaletxearen aurrean hartu ditu.

Soka dantzaren ostean, agintariek mendeurrenaren liburua sinatu dute Udaletxearen atarian eta, txistulariekin batera, San Migel elizara abiatu dira.

Bertan, Dorronsorok eskerrak eman dizkie erakundeei Eusko Ikaskuntzaren izenean, azken ehun urtean jasotako laguntzagatik, eta euskal gizartearen ezagutzan lan egiten jarraitzeko konpromisoa adierazi du, "etorkizuneko erronkei aurre egiteko, beste ehun urtez".

Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi dutenez, orain dela mende bat Eusko Ikaskuntza sortu zutenek erakundeek landatu zuten "hazia" ondo zaindua izan da: "Gaur zuhaitz sendoa daukagu, gure kultura zaintzen eta bultzatzen duena, adarrak mundu osoari ireki dizkiona", esan du.

"Gaur ekitaldi honetan bildu gara, guztien artean, lankidetzan, gure herriaren erronkei erantzun egokia emateko, gure herrialdea eraikitzen jarraitzera begira", azpimarratu du lehendakariak.

Gero, Nafarroako Gobernuaren presidentea Uxue Barkosek Eusko Ikaskuntzak gizartearekin daukan "erabateko konpromisoa" nabarmendu du, "ezagutzaren area desberdinetan".

rakundearen konpromisoa euskararekin ere azpimarratu du, baita herritar guztien "kohesioari" egiten dion ekarpena ere.

Esan duenez, "benetako ohorea" da ekitaldian parte hartzea, Nafarroako ordezkariek Eusko Ikaskuntzaren sorreran egin zuten bezala, "batzuentzat" hori "orban bat" den arren.

Erakundea zoriondu ostean, "gure gizartearen beharrei eta arazoei beti erakutsitako sentsibilitatea eta arreta" eskertu dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Gipuzkoa Uxue Barkos Gizartea Oñati Eusko Ikaskuntza Jean-René Etchegaray