Gizartea -

Epaiketa Huelvan

Santiago del Valle: 'Ez dakit zer gertatu zitzaion Mari Luzi'

Santiagoren emaztearen hitzetan, bere koinatak aitortu zion neska hil zuela. Bi pertsona, Santiago del Valle eta Rosa haren arreba, eseri dira akusatuen aulkian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago del Vallek, 2008ko urtarrilean Mari Luz Cortes neskatoa hiltzea egotzita auzipetutako gizonezkoak, adirazi du ez dakiela "zer gertatu zitzaion" adingabeari. Izan ere, bere esanetan, ez harekin egon.

Huelvako Probintzia Auzitegiak hasiera eman dio gaur neskatoaren hilketa argitzeko epaiketari. Hain zuzen ere, Santiago del Valle eta Rosa haren arreba eseri dira akusatuen eserlekuan.

Hori horrela, Santiago del Vallek ukatu egin du hilketarekin zerikusirik duela, eta Poliziaren aurrean aitortutakoa "mehatxupean" egin zuela esan du.

"Inork neskatoarekin egon nintzela froga badezake, egin dezala", ohartarazi du.

Akusatuak bere abokatuaren eta Antonio German Ponton epaimahaiko presidentearen galderei baino ez die erantzun, eta Mari Luz desagertu zen egunean (2008ko urtarrilaren 13), 16:30ean, emaztearekin joan zela eta handik eta hiru ordura etxera itzuli zela azaldu du. Une horretan ohartu ziren neskatoa desagertu zela, betiere haren deklarazioaren arabera.

Bere esanetan, gainera, neskatoaren senideek "mehatxu" egin zietelako egin zuen ihes auzotik, eta Pajaroncillo herrian atxilotu zutenetik Poliziarekin kolaboratu zuen.

Rosa del Vallek uko egin dio deklaratzeari, eta aldez aurretik Instrukzio Auzitegian esandakoa berretsi du.

Deklarazio horretan zera esan zuen: Nebarekin merkataritza-gune batera joan zela, eta egun horretan ez zutela neskatoa ikusi.

Bi deklarazio horiekin amaitu egin da epaiketaren goizeko saioa. Arratsaldean berriz ekin diote, Isabel Garciaren, Santiago del Valleren emaztearen, deklarazioarkein.

Isabel Garciak epaiketan azaldu duenez, bere koinatak aitortu zion neska hil zuela.

Isabel Garciaren hitzetan, Rosa del Vallek erakarri zuen umearen arreta gozoki poltsa batekin, eta etxera sartzeko gonbidapena egin zion, berak eta bere anaiak neska hobeto ezagutzeko.

Adierazpen horien arabera, umeak irrist egin zuen, eskaileretatik behera jausi zen eta konortea galdu zuen; orduan, Rosak erosketak egiteko orga batean sartu zuen umea eta Huelvako ibairaino eraman zuen bere ibilgailuan.

Bertan, Mari Luzek esnatu zen, eta emakumeak kolpatu eta ibaira bota zuen, itota hiltzeko.

Santaigo del Valleren emakumeak adierazi duenez, koinatak aitorpena egin eta minutu gutxira guztia ezeztatu zuen bere nebaren aurrean, eta egun horretatik "kalbario" bat bizi izan duela aitortu du. Ildo horretan, "sekretua gordetzean ahaldura ugari izan" dituela gaineratu du.

Mari Luzen aita: "Animaliak izango bagina bezala sentitu gara"

Bere aldetik, Mari Luzen aitak, Juan Jose Cortesek, kritikatu egin du epaiketa egiten ari diren aretoa, "animaliak izango bagina bezala" sentitu direlako, "25 metro karratuko areto batean 40 pertsona sartuta".

Justizia Jauregitik atera eta gero kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Cortesek adierazi du Justizia Kontseilaritzak erantzukizunak izan beharko lituzketela, familiak "ez baitu merezi" tratu hori.

"''Hemen edo kalean'' esan digute", salatu du aitak.

Gertatutakoa

Mari Luz Cortesen gorpua 2008ko martxoaren 7an aurkitu zuten, hots, desagertu eta hilabete eta erdira.

Adingabea bilatzen egon ziren tarte horretan, Del Valletarren etxea miatu zuten lehenengoetakoa izan zen, Santiago del Vallek zigor aurrekariak baitzituen pederastia dela eta.

Polemika Tirado epailearekin

Garai hartan, Santiago del Vallek kartzelan egon behar zukeen, alabari sexu abusuak egiteagatik espetxe zigorra ezarri baitzioten.

Horrenbestez, epaia ez gauzatzeagatik, Bote Judizialeko Kontseilu Nagusiak (CGPJ) 1.502 euroko isuna ezarri zion Rafael Tirado epaileari.

Halaber, Juana Galvez epaitegiko idazkariari enplegua eta soldata kendu zizkioten, sei hilabetez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea