Gizartea -

Madril

Ibai Uriarte gela arruntera igo dute transplanteak egin eta 47 egunera

Zaratamoko lau urteko haurrari gorputzeko bost organo transplantatu zizkioten La Paz erietxean eta atzo arte zainketa berezien unitatean egon da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Uriarte Zaratamoko lau urteko haurrak Madrilgo La Paz erietxeko zainketa berezien unitatea utzi du eta gela arrunt batera eraman dute, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Pasa den abenduaren 29an gorputzeko bost organoren transplantea egin zioten.

Bi hilabete egin ditu La Pazeko zainketa berezien unitatean adin bereko emaile baten urdaila, duodenoa, heste mehea, gibela eta area jaso ondoren. Orduz geroztik, urtarrilaren erdialdera beste ebakuntza egin zioten, ebakuntza osteko konplikazio batzuk konpontzeko.

Javier Uriarte bere aitak adierazi du gela arrunt batera eraman izanak animatu egin duela bere semea, inoiz baino gehiago hitz egin duela azken orduotan. Errekuperazioak luze joko du, aitak dio hainbeste denbora erietxeetan egoteak ahuldu egin duela eta hemendik gutxira ariketa fisikoa egiten hasiko dela fisioterapeuta batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea