Gizartea -
Basoko bide batean
Egur saltzaile baten hilotza aurkitu dute Ihaben, Nafarroan
Hildakoak 64 urte zituen eta Ansoainen bizi zen. Gorpua bilaketa taldeko kide batek aurkitu du 04:25ean basoko bide batean.
Erredakzioa
Larrialdietako Nafarroako Agentziak koordinatutako bilaketa talde batek Ansoaingo bizilagun baten hilotza aurkitu du Ihaben, Nafarroan, ''Larreta'' izeneko lekuan. Hildakoak 64 urte zituen.
Foruko Polizia gertatutakoa ikertzen dabil eta ziurrenik lan istripua izan dela uste du, izan ere, hildakoa, J.M.Z.I., langile autonomoa zen eta egurra saltzen zuen.
00:12etan, familiak Larrialdietarako Nafarroako Agentziara (ANE) deitu du biktima etxera itzuli ez dela ikusi duenean. ANEk Foru Poliziari eman dio abisua eta Herritarren Segurtasunerako patruila bat Ihabenera joan da, hildakoak bertan egur lote bat bere izenean zeukalako.
03:00ak aldera, Foru Poliziak desagertutakoaren ibilgailua aurkitu du, Nissan Picat, txakur bat lotuta zuela. 04:25ean bilaketa taldeek Ansoaingo gizonaren hilotza aurkitu zuten.
Hilda zegoela baieztatu eta gero, gorpua eguna argitu bezain laster erreskatatzea erabaki dute. Hilotza Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute. Bertan, autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko.