Gizartea -

CABACAS AUZIA

Pilotaren bat bota zuela, baina ordurako Iñigo lurrean zegoela esan du ertzain batek

'Cabacas' auziaren epaiketaren zortzigarren egunean hainbat ertzainek deklaratu dute Bizkaiko Lurralde Auzitegian.

Cabacas auziaren epaiketaren zortzigarren eguna. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Cabacas auziaren epaiketaren zortzigarren eguna. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Cabacas auziaren epaiketaren zortzigarren eguna. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko apirilaren 5ean, Athleticen eta Schalke 04 taldearen arteko norgehiagokaren ondotik izandako "istiluetan" "pilota bat edo bi" jaurti zituela, baina Iñigo "jada lurrean zegoela" onartu du ertzainetako batek. Hain zuzen ere, segurtasun dispositiboan parte hartu zuen agenteetako batek egin ditu adierazpen horiek 'Cabacas' auziaren epaiketan.

Guztira, zortzi agentek hartu dute hitza astearte honetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian, epaiketaren zortzigarren saioan.

Horien artean, Ertzaintzaren bi agentek deklaratu dute, lekuko gisa. Auzi horretan inputatutako ofizialaren furgonetan (F-12an) zeuden biak 2012ko apirilean Bilbon istiluak jazo zirenean. Bestalde, F-22 furgonetako beste sei agente ere izan dira epaiketan.

Guztiek esan dute Moyua plazan zeudela, Herriko tabernaren inguruan "iskanbila" hasi zenean.  Zortzi lekukoen arabera, "istiluak" zeudela argudiatuta, laguntza eskatu zieten haiei.

Alabaina, Herriko ingurura iritsi zirenean, metro batzuk atzerago geratu zirela baieztatu dute, "egoera kontrolpean zegoelako".

Agente bakarrak onartu du kalezulora sartu zela. Haren adierazpenaren arabera, lankide batekin sartu zen bertara, eta "pilota bat edo bi" jaurti zituzten, baina ordurako Iñigo Cabacas lurrean zegoen.

Pilotaren bat jaurti zuela onartu, baina ordurako Iñigo lurrean zegoela esan du ertzainetako batek

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas Politika Epaiketak Gizartea Albisteak