Gizartea -

Epaiketa, Auzitegi Nazionalean

Alakranaren marinela: 'Oraindik ikaratuta esnatzen naiz'

"Espainiarra naiz, espainiarra sentitzen naiz, Espainian jaio ez naizen arren, Espainiako bandera bukean ikusteko beharra nuen", esan du. "Gustu onekoa zara", erantzun dio Angela Murillo epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gau batzuetan "oraindik ikaratuta esnatzen naiz", adierazi du Joaquin Fernandez Alvarez ''Alakrana'' Bermeoko atunontziaren marinelak.

"Oso gaizki egon naiz; ez dakit bahituta nagoen, barkuan lasai asko edo etxean", kontatu du Auzitegi Nazionalean.

Bermeoko ontzia 47 egunez bahitzea (2009ko urriaren 2an) egozten diete Cabdullahi Cabduwily, Abdu Willy, eta Raageggesey Hassan Aji somaliarrei. 220 urteko kartzela zigorra eskatu dute biontzat.

Horrez gain, piratek metrailatuko zituztela mehatxu egin zietela azaldu du marinelak. Hiru marinel hautatu zituzten, tartean bera, eta atxilotutako piraten familien esku utziko zituztela esateko haien familiei deitzeko agindu zieten. "Oso gaizki pasa nuen", gogoratu du.

Lekukoak adierazi duenez, Somaliako bandera 47 egunez ''Alakrana''n jarri zuten bahitzaileek eta aske utzi zituztenean berak Espainiako bandera marraztu zuen. "Espainiarra naiz, espainiarra sentitzen naiz, Espainiako bandera bukean ikusteko beharra nuen", esan du. "Gustu onekoa zara", erantzun dio Angela Murillo epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea