Gizartea -

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

Alakranaren kapitaina: 'Nire bizitzako lana infernua bilakatu da'

Euren burua garbitzeko eta komunera joateko trabak jartzen zizkietela azpimarratu du Galbarriatuk. "Dutxatzeko edo hortzak garbitzeko baimena ematen zigutenean, festa bezalakoa zen", kontatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nire bizitzako lana infernua bilakatu da", adierazi du Iker Galbarriatu ''Alakrana'' atunontzioaren kapitainak Auzitegi Nazionalean.

Bermeoko ontzia 47 egunez bahitzea (2009ko urriaren 2an) egozten diete Cabdullahi Cabduwily, Abdu Willy, eta Raageggesey Hassan Aji somaliarrei. 220 urteko kartzela-zigorra eskatu dute biontzat.

Alakranako tripulazioko kide guztiek laguntza psikologikoa behar izan dutela esan du. "Zure bizitzako lana dena, infernua bilakatzen da; beti beldur zara, zure familiagatik, itsasontziko jendearengatik", azaldu du.

Euren burua garbitzeko eta komunera joateko trabak jartzen zizkietela azpimarratu du Galbarriatuk. "Dutxatzeko edo hortzak garbitzeko baimena ematen zigutenean, festa bezalakoa zen", kontatu du.

Galbarrituk azaldu duenez, Canarias'' izeneko fragatak bi auzipetuak atxilotu zituenean, egoerak okerrera egin zuen eta "jasanezina" bilakatu zen. "Ohi baino gehiagotan jo gintuzten; mehatxuak eta kolpeak areagotu ziren", gaineratu du Galbarriatuk.

Pablo Costa marinelaren aitorpenak hasiera eman dio astelehen honetako epaiketako egunari, eta Jose Carlos Meira koipeztatzailea izan da azkena. Biek ala biek Abdu Willy eta Hassan Aji piratak atunontziko bahitzaile taldeko kide zirela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea