Gizartea -

Piraten aurkako epaiketa

Alakranako marinela: 'Gobernuak lardaskeria madarikatu bat egin zuen'

Bi akusatuak Canarias fragatak atxiki zituela jakin zutenean hil behar zituztela pentsatu zuten arrantzaleek, Secundino Da Costa Cordeiro ontziko gidariak azaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Abdu Willy Raageggesey Adji Haman Alakrana

Da Costa ontziko gidariak, makinetako buruzagiak eta argiketariak deklaratu dute gaur bi ustezko piraten aurkako epaiketan, Auzitegi Nazionalean. Bi akusatuak Canarias fragatak atxiki zituela jakin zutenean hil behar zituztela pentsatu zuten arrantzaleek.

Jose Victor Bilbao Orozco makinetako buruzagiak azaldu duenez, atxiloketen berri izan zutenean "hemendik ez gara ateratzen" pentsatu zuten. Zerbait pasa ezkero hil behar zituztela mehatxu egin zieten behin eta berriro.

Bi itsaslapurrak txalupa batean ontzitik alde egin zutenean, Ricardo Blach patroiak (atzo deklaratu zuen epaiketan) aitari deitu behar ziola esan zuen, "baina piratak engainatu egin zituen" eta Canarias fragatari deitu zion. Atxiloketak baieztatu zituen, "prentsan atera zelako", adierazi du Bilbaok.

Abdu Willy-ren anaia

Bahitzaileetako bat "atxilotu gazteenaren anaia" zen, Abdu Willy-ren anaia, alegia. Horren berri izan zutenean, itsaslapurra "hil ezkero, marineletako bat hil behar" zutela mehatxu egin zieten behin baino gehiagotan.

Abdu Willy bahitzaileetako bat zela esan du Antonio Perez argiketariak. "Armak" zituela adierazi du Perezek. Itsaslapurrek adiskideen atxiloketaren berri izan zutenean "jarrera are bortitzagoa izan zuten. Mehatxatzen gintuzten eta kolperen bat izan zen", Perezen hitzetan.

Bestalde, Raageggesey Adji Haman auzipetua ezagutu du Da Costak. Beste auzipetua ikusi ote zuen ez daki, "guztiak berdinak direlako", Da Costaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea