Gizartea -
Urriak 21
Nafarroa Oinez 'bizi-bizia' ospatuko dute igandean Altsasun
Iñigo Ariza ikastolak antolatuta, lau gune egongo dira 4,5 kilometroko ibilbideak banatuta.
eitb.eus
Urriaren 21ean, igandearekin, Nafarroa Oinez hartuko du Altsasuk, Iñigo Ariza Burundako lau herriei (Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia) zerbitzua ematen dien ikastolaren eskutik
Lau kilometro eta erdiko zirkuitua prestatu dute, eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek gurpildun aulkian egiteko moduko bidea ere izango dute erabilgarri, zeina gune guztietara iritsiko baita.
Lau gune horietan, denetariko taldeek jarriko dute musika: Tximeleta, Zartako-k, Moonshine Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak… Xabi Sarria i el Cor de la Fera eta Ezetaerre taldeek, gainera, katalanezko eta galizierazko doinuak eramango dituzte.
Gainera, kirolak ere erakustoki nabarmena izango du, eta robotika tailerra ere izango da.
Bisitarien fluxua antolatzeko, trafiko plana egokitu dute lurralde bakoitzetik etortzen diren ibilgailuak zirkuitutik gertu aparkatzeko, eta Renfek ohiko zerbitzua indartuko du.
Halaber, antolatzaileek boluntarioen lana eskertu dute, eta gogora ekarri dute portaera matxistak, eta, areago, erasoak, baztertu egin behar direla eta horiei aurre egin behar zaiela.