Gizartea -

Dokumentazioa

Zer da koliko nefritikoa?

Koliko nefritikoa giltzurrunaren eta uretraren artean dagoen kalkulu edo harrixka batek eragindako bat-bateko min handia da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koliko nefritikoaz ari garenean giltzurrunaren eta uretraren artean dagoen kalkulu edo harrixka batek eragindako bat-bateko min handiaz ari gara.

Minen artean gogorrenetakoa dela esan ohi da, izan ere, haur bat erditzea, gorputzeko hezur bat haustea, tiro bat jasotzea edo erredurak baino min handiagoa dela dio Wikipediak. Mina bizkarraren behealdean hasten da eta hortik bizkar osora zabaltzen da. Emakumeen kasuan aluraino eta gizonezkoen kasuan barrabiletaraino ere iristen omen da oinazea. Gaixoek mina deskribatzen dutenean, taupada moduko presio bat sentitzen dutela esaten dute, eta minak konorte galera ere eragin dezake.

Dena dela, minak bestelako arazoak ere eragiten ditu, izan ere, min handiak urduri jartzen du gaixoa, ezin baitu lasai etzanda egon edo egokiera on bat hartu, eta horrek sendagaiak zainetik sartzea zailtzen du.

Zorabioak eta goragalea ere izan ohi dute koliko nefritikoa dutenek, gaixoen bitik batek hain zuzen ere.

Deshidratazioa da koliko nefritikoak izateko arrisku faktore nagusia. Orokorrean, itxuran osasun egoera onean dauden pertsonek izaten dute, oharkabean.

Eragilea kalkuku edo harrixka bat izan bada, gaixoak berak kanpora lezake bere kasa, baina medikuak laguntzea da ohikoena.

Kasu larrienetan, harrixkak uretra edo gernubidea erabat ixten duenean, pixa pila daiteke eta horrek giltzurruna kaltetu dezake. Gainera, giltzurrunaren galera ere gerta liteke. Era berean, infekzio bat sortuz gero, heriotza ere eragin lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea