Gizartea -

Gipuzkoako erraustegia

Erraustegiaren auzian atzera egiteko eskatu die EH Bilduk EAJri eta PSEri

Kontu Auzitegiak ebatzi du erraustegiaren proiektua "neurriz gaindikoa" zela eta Bilduk ez zuela inolako irregulartasunik egin Foru Aldundia zuzendu zuenean erraustegia eraikitzeko lanak geldituta.

Ainhoa Intxaurrandieta (ezkerrean) e Iñaki Errazkin (eskuinean), EH Bilduren agerraldian. EFE
Ainhoa Intxaurrandieta (ezkerrean) e Iñaki Errazkin (eskuinean), EH Bilduren agerraldian. EFE
Ainhoa Intxaurrandieta (ezkerrean) e Iñaki Errazkin (eskuinean), EH Bilduren agerraldian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kontu Auzitegiak atzera bota du Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta EH Bilduko kideen kontra Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), EAJren eta PSE-EEren babesarekin, jarri zuen helegitea, aurreko legealdian Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak geldiarazi zituztelako.

Gaur, Gipuzkoako EH Bilduko dozenaka kidek agerraldia egin dute epaiaren balorazioa egiteko, eta tartean izan dira Errazkin eta Intxaurrandieta, Ingurumen diputatu ohia eta GHK-ko arduradun ohia, hurrenez hurren.

Kontu Auzitegiak erraustegiaren proiektuari buruz ebatzitakoa ezagututa, "atzera" egin dezatela eskatu die Juan Karlos Izagirre ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri.

Fiskaltzak eta Hondakinen Kontsortzioko egungo arduradunek salatu zuten Errazkinek eta Intxaurrandietan "irregulartasunak" egin zituztela 2012an, Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratua etetea erabaki zutenean, "herritarren interesen kontra". Hala, 45 milioi euroko zigorra eskatu zuten bientzat.

Alabaina, Kontu Auzitegiak salaketa atzera bota du, Errazkini eta Intxaurrandietari arrazoia emanda. Kasua aztertu ostean, epai-mahaiak ebatzi du proiektu hura "neurriz gaindikoa" zela eta, beraz, egitasmoa bertan behera utzita ez zuela inolako kalte ekonomikorik eragin.

Gauzak horrela, Juan Karlos Izagirrek "auzitegietako bidea, mehatxuak eta mendeku politikak" albo batean uzteko eskatu die jeltzaleei eta sozialistei. "Erraustegiaren arazoa Gipuzkoako herritarren gehiengoari entzunez konpondu behar da", azpimarratu du.

Bestalde, Marian Beitialarrangoitiak nabarmendu du Kontu Auzitegiaren ebazpenak agerian uzten duela, Bilduren Foru Gobernua irizpide "tekniko eta juridikoetan" oinarritu zela EAJk egindako "bidegabekeria" konpontzeko; izan ere, "azpiegitura hura neurriz gaindikoa zela eta gipuzkoarroi justifikaziorik gabeko gastu izugarriak eragingo zizkigula frogatu da", erantsi du.

"Politika oker bat zuzentzeko erabakia hartu genuen orduan, interes ekonomikoen, ingurumenaren eta herritar guztien osasunaren mesedetan", esan du.

Alabaina, EAJ eta PSE-EE kontrako bidetik joan zirela adierazi du, "Gipuzkoako nahiz kanpoko elite ekonomikoen mesedetan eta herritarren interes orokorraren kaletan aritu zirelako".

Areago, "euren astakeriak estaltzeko eraman zuten koalizio soberanista auzitegira", salatu du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Gizartea EH Bildu PSE-EE