Gizartea -
Marta del Castillo auzia
Carcañok dio Samuelek eta 'Cuco'k ezkutatu zutela hilotza
Neskatoren hilketa aitortu zuenak esan du ez dakiela non dagoen gorpua. Defentsak behin behinean libre uzteko eskari egin du; Fiskaltzak, berriz, kartzelaldia luzatzea eskatu du.
Erredakzioa
Miguel Carcaño Marta del Castillo hil zuela aitortu zuen gazteak Sevillako epaitegian esan du ez dakiela non dagoen neskatoaren hilotza eta Samuel Benitez eta ''Cuco'' ezizenez ezaguna den adingabea izan zirela gorpua ezkutatu zutenak.
Auzia epaitzen ari den epailearen aurrean egindako agerraldian, Carcañok berretsi du neskatoa buruan kolpe bat emanda hil zuela, baina ez zuela bortxatu, eta Samuelek eta ‘Cuco’k hilotza ezkutatzen zuten bitartean berak krimena egiteko erabili zuten etxebizitza garbitu zuela.
Marta del Castilloren hiltzailearen defentsak behin behinean libre uztea eskatu du, ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita, baina Fiskaltzak kartzelaldia luzatzea exijitu du beste bi urterako.