Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi urteko espetxealdia ezarri diote gizon bati Gipuzkoan, emazte ohia bortxatzeagatik

Erasotzaileak egindakoa aitortu du. Bost urtetan zaintzapeko askatasunean egongo da eta hamar urtetan debekatuta izango du biktimarengana hurbiltzea eta harekin harremanetan jartzea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gipuzkoan, emazte ohiari sexu-abusuak egitea egotzita. Horrez gain, tratu txarrak ematea eta irainak egitea leporatu diote.

Epaiketa goizean egin dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Lehen Sekzioko epaitegi batean. Akusatuak egindakoa aitortu du eta Fiskaltzak eskatutako zigorra onartu du. Gertakariak jazo zirenean erasotzaileak alkohol-intoxikazioa zuela eta biktimari 8.500 euroko kalte-ordaina eman diola aintzat hartu du Fiskaltzak.

Epai-mahaiak hala erabakita, erasotzaileak espetxean sartzea ekingo du, datozen bi urteetan deliturik egiten ez badu, alkohola edateari uzteko desintoxikazio tratamendu bat jarraitzen badu eta hezkuntza sexualari buruzko ikastaro bat egiten badu.

Bestalde, datozen bost urteotan zaintzapeko askatasunean egongo da eta debekatuta izango du biktimarengana hurbiltzea edota harekin harremanetan jartzea.

Gertakariak 2015eko maiatzean jazo ziren Gipuzkoako herri batean, gauez. Gizona emazte ohiaren etxera joan zen, biktimaren ohean sartu zen eta bortxatu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Epaiketak Gizartea Albisteak Matxismoa