Gizartea -
Urduña
Ume bat hil da Urduñan, futbolean jokatzen ari zenean istripu kardiobaskularra izanda
Ezbeharra irailaren 20an gertatu zen, mutikoa bere taldekideekin entrenatzen ari zenean. Orduz geroztik Gurutzetako Ospitalean egon da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bederatzi urteko ume batek istripu kardiobaskularra izan zuen joan den ostegunean, Urduñako kirol klubaren futbol zelaian entrenatzen ari zen bitartean.
Orduz geroztik, Gurutzetako Ospitalean egon da ingresatuta, baina gaur hil egin dela jakinarazi du Urduñako futbol taldeak.
Klubak doluminak helarazi dizkie mutikoaren senide eta lagunei, eta asteburu honetan jokatzekoak ziren lagunarteko futbol partida guztiak bertan behera utzi ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea