Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakumeen aurkako indarkeriaren ia 4.300 kasu izan ziren iaz EAEn
Alarma pizten duen zenbatekoa da, baina 2009an izandako erasoak baino % 8 gutxiago dira. Emakumeen aurkako indarkeria kasuek lehen aldiz egin dute behera 2002az geroztik.
Erredakzioa
2010ean, emakumeen aurkako 4.285indarkeria kasu izan ziren EAEn. Bi emakume hil ziren euren bikotekideen esku. Jaurlaritzak otsailean argitaratuko duen genero indarkeriaren txostenean biltzen diren datuak dira. Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburuak adierazi du zenbateko horiek "arazoaren larritasuna" islatzen dutela eta horri aurre egiteko beharrezkoa dela erakundeen eta gizartearen&' || 'nbsp; inplikazioa.
Hala ere, datu itxaropentsu bat gaineratu du, 2009ko datuekin alderatuta % 8 egin zuten behera indarkeria kasuek&' || 'nbsp; iaz, 2002az geroztik lehen aldiz egin dute atzera.
Genero indarkeriaren biktimei arreta hobea eskaintzeko zerbitzu bateratua arautuko du Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez.