Gizartea -

Twitterren

Alejandro Sanz Sinde Legeari buruz: 'Azkenean, justizia apur bat'

Pozik agertu da abeslari Senatuak "deskargen aurkako legea" onartzeagatik. "Politikari gehienek erantzukizunaz eta ausardiaz jokatu dute", idatzi du Twitterren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alejandro Sanzek bere poztasuna erakutsi du Twitter sare sozialean, Senatuak Sinde Legea onartu ondoren. "Lortu dugu", idatzi du Twitterren. Sanzen aburuz, "gure herrialdeko politikari gehienek erantzukizunaz eta ausardiaz jokatu dute oraingoan".

"PSOE, PP eta CIU alderdiei eskerrak eman nahi nizkioke, kulturan lan egiten duten eta etorkizuneko talentuen izenean", adierazi du abeslariak.

Azkenik, "sortzaileen eskubideen borroka honetan" babesa eskaini diotenei ere eskerrak luzatu dizkie artista madrildarrak.

Twitter, pil-pilean

Twitterren jarraitzaile gehien dituzten gaien artean, Sinde Legea da hirugarrena. #leysinde etiketaren bidez, ehunka erabiltzailek eman dute bere iritzia.

Azken ordutan honelako komentarioak izan ditugu sare sozial honetan irakurgai: "Alejandro Sanz, Sinde Legearen defentzaile amorratua. Baietz espainiar Estatuan disko bat ere saldu ez eta luxuzko etxe berria nahi duela"; "Alejandro Sanz, Ramoncin berria"; "Diktadurarik ez Interneten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea