Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Hiritarrek epailearen aurrean aldarrikatuko dute etxebizitza eskubidea

Gainera, arrazoirik gabe hutsik dauden etxebizitzen jabeei kanon bat ezarriko diete. Urte bukaeran onartzea espero dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bermatu egin nahi dio euskal gizarteari etxebizitza eskubidea, egoera ekonomiko txarrean daudenei bereziki; eta, halaber, arrazoi barik erabili gabe dauden etxebizitzen jabeek kanon bat ordaindu behar izatea bultzatuko du.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak etxebizitzaren inguruko euskal legaren aurreproiektua aurkeztu du, geroago Gobernu Kontseiluan urtea bukatu baino lehen onartzeko aurkeztuko duena.

Ordura arte, Jaurlaritzaren beraren barne prozesuez gain, herri galdeketa egingo dute gaiaren inguruan (herritarrek Internet bidez egin ahal izango dituzte euren proposamenak) eta udalekin ez ezik, alderdiekin ere negoziatu beharko dute.

Aurreproiektuaren helbururik garrantzitsuena, Arriolaren esanetan, hiritar bakoitzak etxebizitza duina eta egokia izateko baldintzak bultzatzea eta neurriak prestatzea da, "printzipioa benetako eskubide bihurtu, egoera ekonomiko eskasean dauden pertsonek epaitegietara jotzeko aukera izan dezaten".

Gainera, etxebizitza publikoaren gaineko neurriak moldatzea, etxebizitzaren inguruko laguntzen sistemak berriz egitea, hirietan hori gauzatzeko oztopoak ekiditea eta "etxebizitzaren funtsa soziala" kontzeptuaren hedapena argitzea du helburu aurreproiektuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea