Gizartea -
Donostia
Taberna bateko jabeari eraso dio, lokalean erretzen ez uzteagatik
Ustezko erasotzailea 40 urteko emakumezko bat da. Ertzaintzak atxilotu egin du, lesio delitua egotzita.
Erredakzioa
Ertzaintzak emakumezko bat atxilotu du gaur goizaldean Donostian, taberna bateko jabeari eraso egitea egotzita. Antza denez, emakumea taberna barruan erretzen zegoen, eta gizonak kanpora joateko eskatu zion.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasoa 03:30ean inguru jazo da. Ordu horretan, emakume batez gizon bati edalontzi batez eraso egin diola ohartarazi dio herritar batek Ertzaintzari.
Patruila bat hara bertaratu da, eta biktimak kopetan zauri bat zuela eta odola zeriola egiaztatu zuen. Horrenbestez, atxilotu egin zuen emakumea (40 urtekoa), lesio delitua egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea