Gizartea -

Donostia

Ehunka pertsonak erraustegia gelditzea eskatu dute 'alternatiba' badagoelakoan

Giza kate batek Kontxako hondartza zeharkatu du, azpiegituraren aurka protesta egiteko.

Erraustegiaren aurkako protesta. Argazkia: @errausaurkmugi
Erraustegiaren aurkako protesta. Argazkia: @errausaurkmugi
Erraustegiaren aurkako protesta. Argazkia: @errausaurkmugi

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak giza katea egin du Donostiako Kontxako hondartzan, estropaden bigarren jardunaldia aprobetxatuta, eta ehunka lagunek Zubietako azpiegitura hori geldiaraztea eskatu dute, "badagoelako alternatiba".

Mobilizazioa 11:30 aldera hasi da Kontxako hondartzan "Errausketarik ez, osasuna bai, alternatiba badago" lelopean, eta pankartaz gain, mosaikoa ere egin dute.

Erraustegia eraikitzeko lanak gelditzea eskatzen zuten kartelak ere erakutsi dituzte, erraustegiaren ikurra zirrimarratuta zuten puztukiekin batera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoako albisteak Gizartea Albisteak