Gizartea -

Europride

Bilbo Europako LGTB mugimenduaren erdigune izango da 2019ko irailean

Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkartea (EPOA) Bizkaiko hiriburuan elkartuko da, eta bertan egingo du urteko bilkura nagusia.

Bilbaopriden ordezkariak, Vienan. Argazkia: @europride
Bilbaopriden ordezkariak, Vienan. Argazkia: @europride
Bilbaopriden ordezkariak, Vienan. Argazkia: @europride

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo LGTB mugimenduaren erdigunea izango da datorren urteko irailean, izan ere, Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkarteak (EPOA) bertan egingo du urteko biltzarra.

Horixe erabaki dute Vienan elkartu diren 70 elkarteek asteburu honetan egin duten biltzar orokorrean.

Bilbo Atenas eta Ibizarekin egon da lehian biltzar hori hartzeko.

EPOA harrotasunarekin lotutako mobilizazio eta ospakizunak sustatzen dituzten tokian tokiko elkarteak babesteko sarea da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea Albisteak