Gizartea -

Hezkuntza

Mugikorrak ikasgeletan erabili ala ez, ikastetxe bakoitzak erabakiko du EAEn

Eusko Jaurlaritzak esan du sakelako telefonoen erabilerari buruzko erabakirik hartu ez duela eta, ondorioz, ikastetxe bakoitzaren esku egongo dela mugikorrak ikasgeletan erabiltzen uztea edo ez.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Donostiako Ikasbide ikastolan. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Donostiako Ikasbide ikastolan. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Donostiako Ikasbide ikastolan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak esan du sakelako telefonoen erabilerari buruzko erabakirik hartu ez duela eta, ondorioz, ikastetxe bakoitzaren esku egongo dela mugikorrak ikasgeletan erabiltzen uztea edo ez.

Frantziako Gobernuak ikastetxe barruan gailu mugikorrak erabiltzea galarazi du eta Espainiako Gobernuak neurri bera ezartzeko aukera aztertzen ari da, Isabel Celaak baieztatu duenez.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gauza bera gerta daitekeen galdetuta, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du ez dutela inolako erabakirik hartu gai horren harian eta, beraz, ikastetxe bakoitzaren esku dagoela telefono mugikorrak ikasgeletan erabiltzen uztea edo ez.

Donostiako Ikasbide ikastolara egin duen bisitan egin ditu adierazpenok Uriartek. Frantziako Gobernuak hartutako neurriaren berri badutela, baina "oraingoz" Hezkuntza Sailak ez duela inolako erabakirik hartu azpimarratu du. Horrenbestez, eskola bakoitzak bere proiektuaren eta araudiaren arabera erabaki ahal izango du ikasleek sakelako telefonoak erabili ditzaketen edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Telefonia mugikorra Gizartea Hezkuntza