Gizartea -
Gipuzkoa
Emakume baten gorpua aurkitu dute Hondarribiko uretan
Herritar batek aurkitu du gorpua 15:05 aldera, aireportuaren pistaren paraleloa den kanalean.
agentziak | erredakzioa
Emakume baten hilotza aurkitu dute Hondarribiko (Gipuzkoa) uretan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizon batek ikusi du gorpua uretan 15:05 aldera, aireportuaren paraleloa den kanalean, eta larrialdi zerbitzuei jakinarazi die. Ondoren Udaltzaingoa, Ertzaintza, Itsasoko Gurutze Gorria eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Hilotza uretatik atera eta, heriotza baieztatu ostean, Itsasoko Gurutze Gorriaren egoitzara eraman dute, epaitegiko ordezkarien zain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea