Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat Leioan neskato batzuk bahitzen saiatu dela salatu du emakume batek

Salaketa horren arabera, autotik jaitsi gabe, neskatoak bahitzen saiatu zen gizona, baina neskatoek aurre egin zioten, eta adingabe horietako baten ama bertaratu zenean, ihes egin zuen.

Leioako Artea merkataritza-guneko aparkalekua. Argazkia: Google Maps
Leioako Artea merkataritza-guneko aparkalekua. Argazkia: Google Maps
Atxilotu bat, Leioan neskato batzuei sexu-abusua egiten saiatzea egotzita

1:25

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko gizon bat Artea Leioako (Bizkaia) merkataritza-guneko aparkalekuan neskato batzuk bahitzen saiatu dela salatu du adingabe horietako baten amak.

Ostiral arratsaldean gertatu zen guztia. 12 urteko lau adingabeak horietako baten amaren zain zeudela, bat-batean, gizon bat hurbildu zitzaien, eta, autotik jaitsi gabe, auto barrura sartzeko esan zien biri. Neskatoek aurre egin zioten, eta adingabe horietako baten ama zer gertatzen ari zen galdetzera bertaratu zenean, gizonak alde egin zuen.

Handik denbora gutxira, emakumeak gertatutakoa salatu zuen ertzain-etxean, gizon hura neskatoak bahitzen saiatu zelakoan. Ertzaintzak erasotzailea identifikatu zuen, eta biharamunean inputatu zuten, Erandion. Adingabeei sexu-abusua egitea egotzi diote inputatuari.

Getxoko Instrukzio Epaitegiak izapideak ireki ditu, gizona neskatoak bahitzen saiatu zen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Delituak argazkiak Gizartea Leioa albisteak Gaurko azken ordukoa