Gizartea -

Eliza

Espainiako Gobernuak Elizak immatrikulatutako ondasunen zerrenda argitaratuko du

Elizak hainbat ondasun publiko bere izenean jarri zituen Ondasunen Erregistroan. Justizia Ministerioa datuak biltzen ari da, zerrenda hori publiko egiteko asmoz.

Eliza ondasunak
Eliza ondasunak
Eliza katolikoak bere izenean jarritako ondasunak argitaratuko dituzte

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda lantzen ari da, legearen baitan publiko egiteko asmoz.

Hala adierazi dio Espainiako Gobernuak Antonio Hurtado PSOEko diputatuari idatziz igorri dion erantzun batean. "Elizak herritarrenak ziren ondasun publiko asko immatrikulatu ditu; zerrenda hori oso garrantzitsua izango da, herritarrek nahiz erakundeek erreklamazioak egin ditzaten", azaldu du Hurtadok.

Jose Maria Aznarren agintaldian, Espainiako Gobernuak 1988ko Hipoteka Legea erreformatu zuen, Elizari tenpluak eta kulturako guneak bere izenean jartzeko eskumena eskainiz. Hurtadoren arabera, lege aldaketa hori erabilera publikoko hainbat ondasun bere egiteko baliatu zuen Elizak, "ondasun horiek Elizarenak zirela frogatu beharrik izan gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gizartea Albisteak Erlijioa albisteak gaur Gotzain Biltzarraren albisteak gaur