Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideari atzamar zati bat moztea leporatuta

Erasoa Astola auzoan izan zen, herritarrek barbakoak egiteko erabili ohi duten atsedenleku batean. Horren berri izandakoan bertara joan ziren ertzainek topatu zuten emakumearen atzamar zatia.

Astola auzoko atsedenleku batean jazo da erasoa. EiTB
Astola auzoko atsedenleku batean jazo da erasoa. EiTB
Astola auzoko atsedenleku batean jazo da erasoa. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizon bat atxilotu dute astearte honetan Abadiñon (Bizkaia), bikotekideari atzamar batean kosk egin eta zati bat moztea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumea Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak 02:00ak aldera jaso zuen Abadiñoko Astola auzoan izandako erasoaren berri, dei baten bidez. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta emakumea ondoezik zegoela ikusita, anbulantzia bat eskatu zuten.

Geroago, gertatutakoaren berri izandakoan bertara joan ziren ertzainek topatu zuten atzamar zatia, herritarrek barbakoak egiteko erabili ohi duten atsedenleku batean, eta medikuei eman zieten. Emakumea anbulantziaz eraman zuten Galdakaoko Ospitalera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Gaurko azken orduko albistea Abadiño azken ordukoa Matxismoa gaur Durangaldea gaur