Gizartea -

Salaketa

Adin txikikoa zela Asia Argentok sexu-erasoa egin ziola salatu du aktore batek

Azaroan 380.000 dolar eman zizkion Jimmy Bennett aktoreari sexu-erasoa ezkutatzeko, 'The New York Times' egunkariaren arabera. 'The Heart Is Deceitful' filmean elkarrekin aritu ziren biak.

Asia Argento. Argazkia: EFE
Asia Argento. Argazkia: EFE
Asia Argento. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asia Argento aktore eta zuzendari italiarrak, Me Too mugimenduaren sustatzaile nagusietako batek, sexu-erasoa egin ziola salatu du Jimmy Bennett aktoreak. Antza denez, Argentok 380.000 dolar eman zizkion gazteari, 2004. urtean egindako sexu-erasoa ezkutatzeko, The New York Times egunkariak astelehen honetan zabaldu duenez.

Hedabide horrek jasotako dokumentuen arabera, joan den azaroan adostu zuen 24 urteko gazteari dirutza hori ordaintzea, isilik jarraitzearen truke. The Heart Is Deceitful Above All Things filmean elkarrekin egin zuten lan.

Gazteak jarritako salaketaren arabera, sexu-erasoa 2013ko maiatzean jasan zuen, adingabea zela, Kaliforniako hotel batean. Bennetten abokatuak 3,5 milioi dolarreko demanda zibil bat jartzeko asmoaren berri eman zion Argentori.

Hedabide horrek argitaratu duenez, sexu-erasoak bizitza osorako trauma eragin zion gazteari, eta horren diru-sarrerek behera egin zuten; izan ere, Bennetten diru-sarrerak 2,7 milioi dolar jaitsi ziren hurrengo bost urteetan.

Halaber, Argentoren abokatuaren eskutitz bat jaso du hedabideak, Argentok Bennetti "laguntzeko asmoz" egindako ahaleginen berri emateko. Argento buru-belarri aritu da azken hilabeteetan Harvey Weinstein ekoizle estatubatuarraren sexu-erasoak salatzen, eta Me Too mugimenduaren bultzatzaileetako bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Aktoreak argazkiak Gizartea Zinema estrenaldiak Albisteak Jende ospetsua bideoak Sexu erasoak