Gizartea -

Nafarroa

Bi adarkatu eta ihes egin duten zortzi behi, Faltzeseko entzierroan

Adarkatuez gain, beste 10 zauritu artatu behar izan dituzte eta zortzi behik mendira alde egin dute.

Falceseko El Pilon entzierroa. Argazkia: EiTB
Falceseko El Pilon entzierroa. Argazkia: EiTB
Falceseko El Pilon entzierroa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behiek bi korrikalari adarkatu dituzte Faltzesen, El Pilon entzierroan. Horrez gain, beste 10 zauritu artatu behar izan dituzte eta zortzi behik mendira alde egin dute.

DYAko langileek hamar zaurituak eta bi adarkatuak lekuan bertan artatu dituzte. Azken horiek Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

 

 

Entzierroko hamar behietatik bik baino ez dute lortu ibilbidea amaitzea. Gainerako batzuk eskortetan sartu dituzten arren, 17:30ean, ihes egindako lau behik galduta jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Pilon 2024ko entzierroa