Gizartea -
Nafarroan
Hil egin da Faltzesko sutean larri zauritu zen emakumea
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Gurutzetako Ospitalean hil da 55 urteko emakumea. Sutea bart izan da, Nafarroako Faltzes herrian.
Erredakzioa
Faltzesko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz larri zauritu zen 55 urteko emakumea hil egin da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gurutzetako Ospitalean, Bizkaian, hil da, zaurien larritasunaren ondorioz.
Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, 55 urteko emakumeak zauri larriak zituen larrialdi zerbitzuak heldu zirenean. Ia gorputz osoa erreta zuela gaineratu dute aipatu iturriek.
Haren bikotekideak zauri arinak izan ditu sutearen ondorioz. Eskuetan eta aurpegian ditu erredurak.
Auzotar batek eman zuen abisua, gaueko 21:15etan. Faltzesko Progreso kalean dagoen etxe batetik kea ateratzen zela azaldu zien suhiltzaileei. Tafallako eta Azkoiengo suhiltzaileak hurbildu ziren bertara, baita hiru anbulantzia ere.
Suak ez du kalterik sortu bikotearen etxean. Antza, sua beheko solairuan, etxeko sarreran, piztu zen.