Gizartea -
Eskuinaldea
Bizkaiko ikastetxe bateko irakasle bat atxilotu dute abusuengatik
Ertzainek bideo-kamerak jarri zituzten eta 46 urteko gizonezkoak gutxienez lau ikasleei ukitzeak egin zizkiela egiaztatu zuten. Epaileak Basauriko espetxean kartzelaratu du irakaslea.
Erredakzioa
Ertzaintzak Bizkaiko eskuinaldeko ikastetxe bateko irakasle bat atxilotu zuen atzo, astelehenean, adingabeei abusuak egitea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Epaileak Basauriko espetxean kartzelaratu du irakaslea.
Antza denez, 46 urteko atxilotuak eskola-orduetan ukituak egiten zizkien ikasleei.
Ertzaintzak orain dela hilabete batzuk hasi zuten ikerketa, 5 urteko ume baten gurasoek jarritako salaketa ardatz hartuta. Agenteek bideo-kamerak jarri zituzten eta gutxienez lau ikasleei ukitzeak egin zizkiela egiaztatu zuten.
Klaseetan zein bere bulegoan abusuak egiten zizkien adingabeei. Ikerketak irekita jarraitzen du.