Gizartea -
Tabakoaren legearen aurka
Euskadiko ostalariek loteriarik eta tabakorik ez saltzea eskatu dute
Euskal Herriko Ostalaritza Federakundearen arabera, bingoen salmentak % 29,8ra murriztu dira lege berria indarrean sartu denetik.
Erredakzioa
Tabakoaren legearen aurka protesta egiteko loteriarik eta tabakorik ez saltzea edota makinetan gaitzespen kartelak jartzea proposatu die Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak euren sektoreko profesionalei.
Urtarrilaren 2an indarrean sartu zen legeak "dekretu bidez" aisialdi eredua aldatzen duela esan du Angel T. Gago Ostalaritza Federakundeko presidenteak Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Tabako-makinak, haserreen jomuga
Ostalariek aurreko astean eskatu zuten taberna eta jatetxeetako tabako-makinak kentzea Gobernuak zergekin diru gutxiago bildu zezan.
Otxandioko ostalari bat izan zen lehena protestarekin bat egiten eta mailukadaz apurtu zuen makina. Bizkaiko herriko kaleetan bere erretegiari boikota egitea eskatzen zuten kartelak agertu direla salatu du gaur.
Eta larunbatean, Urdulizeko sagardotegi bateko jabeak erretzaileen guneko sabaian tabako-makina eskegi zuen.
Eragin ekonomikoa
Arauak sektorean izango duen eragin ekonomikoaren inguruko daturik oraindik ez duten arren, bingoen salmentak % 29,8ra murriztu direla aurreratu dute.
Hori horrela, federakundeak ikerketa ekonomikoa egingo urteko lehen lauhilekoaren bukaeran eta 600 enpresarien datuak hartuko dituzte oinarri.