Gizartea -

Zuhatzu Kuartango

Bi haur zauritu dira goi-tentsioko kable bat ukituta, Araban

Lau urteko neskato bat ospitalera eraman behar izan dute, eta horren aita eta 7 urteko beste adingabe bat lekuan bertan artatu dituzte, etxeko jardinean erori den goi-tentsioko kablea ukitu ostean.

Zuhatzu Kuartangoko etxea, goi-tentsioko kablea erori den lekua. Argazkia; Arabako Suhiltzaileak
Zuhatzu Kuartangoko etxea, goi-tentsioko kablea erori den lekua. Argazkia; Arabako Suhiltzaileak
Zuhatzu Kuartangoko etxea, goi-tentsioko kablea erori den lekua. Argazkia; Arabako Suhiltzaileak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko neskato bat ospitalera eraman dute goi-tentsioko kable bat ukitzeagatik izan dituen erreduren ondorioz, eta bere aita eta 7 urteko beste haur bat gertakaria jazo den lekuan bertan artatu dituzte. Ezbeharra Zuhatzu Kuartangon (Araba) gertatu da, goi-tentsioko kable bat etxeko jardinera erori denean.

Arratsaldeko hiruak aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek abisua. Bi adingabe eta heldu bat zauritu zirela jakinarazi diete. Dirudienez, adingabeek kablea ukitu dute, eta oihuak entzunda, aita joan da laguntzera eta bera ere zauritu da, Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Lau urteko neskatoa Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute anbulantzian besoetan eta eskuetan zituen erredurak sendatzeko. Beste adingabeak eta aitak leku berean zituzten zauriak, baina lekuan bertan artatu dituzte osan zerbitzuek.

Suhiltzaileek eremua itxi dute Iberdrolak arazoa konpondu arte. Oraingoz, argindarra eten dute, baina ikerketa abiatuko dute kablea nola apurtu den jakiteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gaurko azken ordukoa Nerabezaroa albisteak Añanako Kuadrilla azken ordukoa