Gizartea -
Legearen aurkako protesta
Tabako-makina sagardotegiaren sabaian eskegi du, Urdulizen
"R.I.P Ministerioaren aginduz" eta "Tabakoaren aurkako legeagatik zigortua" idatzita duten kartelak daude makinan eta horien ondoan, erretzaileen gunea zela iragartzen zuena.
Erredakzioa
Sagardotegiaren sarreraren aurrez aurre eskegita dago makina, denok ikusteko moduan. Orain dela lau urte, ostalariak 30.000 euroko inbertsioa egin zuen erretzaile eta ez erretzaileen guneak banatzeko, eta kristalezko ''eraikin'' horren sabaian eskegi du makina.
Ostalariaren hitzetan, bere sagardotegira doana "jatera, edatera eta erretzera" doa, eta Euskadin hori ezin bada egin, "ez dago ados" legearekin. Horren arabera, bezeroek makina ikusten dutenean "zur eta lur" geratzen dira.
"R.I.P Ministerioaren aginduz" eta "Tabakoaren aurkako legeagatik zigortua" idatzita duten kartelak jarrita daude makinan eta horien ondoan, erretzaileen gunea zela iragartzen zuen kartela.